ASEGURUEN BONUAK

Euskal inertzia kopan argi laga dugu betidanik inertzia kirolen aseguru baliagarri guztiak onartzen ditugula. Horrek, badirudi min egin diela askori eta euren aseguruak gure lasterketetan baliogabetzea erabaki dute. Hori dela eta, pilotuak dira kaltetu nagusiak eta eguneko aseguruarekin parte hartu behar izaten dute lasterketetan.

Honi aurre egiteko, Euskal Inertzia Kopako antolakuntza batzordeak deskontu ezberdinak eskaini nahi dizkie parte hartzaileei kostuak murrizteko asmoz eta urteko aseguru egoki bat kontratatzen dugun bitarte, jakina da eta horren bila lanean gabiltzala eta hurrengo denboraldirako prest izango dugula.

Hiru bonu aukera ezberdin eskeintzea erabaki dugu momentuz, irtenbide modura, bai banakako parte hartzaileei edota taldeei zuzendua. 6, 12 edo 20 eguneko aseguruen bonuak.

Norbaitek poliza eskatu nahiko balu, lasai asko idatzi dezake [email protected] helbidera eta helaraziko diogu, baita zalantza guztiak argitu ere.

Bonuak eskatu ahal izateko, azpiko fitxa prestatu dugu.