ASEGURUEN BONUAK

Euskal inertzia kopan argi laga dugu betidanik inertzia kirolen aseguru baliagarri guztiak onartzen ditugula. Horrek, badirudi min egin diela askori eta euren aseguruak gure lasterketetan baliogabetzea erabaki dute. Hori dela eta, pilotuak dira kaltetu nagusiak eta eguneko aseguruarekin parte hartu behar izaten dute lasterketetan.

Honi aurre egiteko, Euskal Inertzia Kopako antolakuntza batzordeak deskontu ezberdinak eskaini nahi dizkie parte hartzaileei kostuak murrizteko asmoz eta urteko aseguru egoki bat kontratatzen dugun bitarte, jakina da eta horren bila lanean gabiltzala eta hurrengo denboraldirako prest izango dugula.

Leer más

Ormaiztegiko Goitibera Jaitsiera

Bertan da ere Euskal Inertzia Kopa berriaren bigarren lasterketa puntuagarria, ekainaren 5ean Ormaiztegin lehiatuko dena.

Guztiz lasterketa berria izango da, sekula aurrez egin gabea eta ibilbide oso maldatsuarekin. Izen emateak eta informazio guztia www.euskalkopa.com webgunean topatu dezakezue. Alokairuzko Sputnik Goitiberak ere izango dira!!

Animatu parte hartzera!

Leer más