UNAI RAMOS 9. DONOSTIKO GOITIBERA JAITSIERAN

Bederatzigarren postua Arinetan gaur Unai Ramos taldekideak lortu duena Donostiko 4. Goitibera jaitsieran.

Azkenaldian asko lehiatu gabe, erritmo falta somatu duela dio Urnietarrak. Orain proba gehiago datoz irailari begira, hauek ibilgailu berria frogatzeko erabiliko ditu Unaik hurrengo denboraldiari begira.

Hala ere, dena ez da polita izan gaurkoan.

Beste behin ere EHIKF kolektiboaren aldetik baztertuak izan gara Maldan Behera Elkarteko kideak. Beste sare sozialetan adierazi bezala, pankarta bat jarri dugu ibilbidean eta bertan bi taldekide zeuden Sputnik goitiberekin, Inertzia Kirolen eta gure produktuaren promozio modura. Harroturik eta ”si no la quitas la quito yo” hitzez gerturatu zaigu euren kide bat. Antolakuntzak ez digu aitzakiarik jarri pankartagatik bainan beste behin probaren jabe direlakoan daude EHIKFeko kideak.

Nahikoa da! Ez ditugu mehatsu gehiago onartuko ez gure elkarte, produktu zein kideengan.

Guk araudi guztiak errespetatzen ditugu, noiz hasiko zarete gu errespetatzen?