Sputnik Goitiberak Santa Lutzi Azokan

Ostiralean, Abenduak 13, Santa Lutzi feria ospatuko da Urretxu-Zumarragan. Bertan ganadua, baserriko produktuak eta artisau azokak egongo dira besteak beste. Sputnik Goitiberak bertan izango dira, artisautza arloan.

Hau ospatzeko prezio bereziak jarriko ditugu. Inoiz izan ditugun preziorik baxuenak hain zuzen ere. Soilik M neurriko goitiberak izango ditugu salgai eta geratzen zaigun Stock guztia aterako dugu salmentara.

Goitiberak modu ezberdinean eskura daitezke: KIT moduan etxean muntatu ahal izateko eta guztiz muntatuak, gozatzeko prest.

Gainera, zozketa bat izango dugu bertan. Geratzen zaigun azken Sputnik Goitibera handia jarriko dugu zozketan txartela Euro 1en trukean. Irabazleak, gainera, Legazpiko Goitibera lasterketarako izen ematea eta asegurua debalde izango du 2020. Urtean. Zozketa arratsaldeko 19.00tan egingo da.

Animatu eta gerturatu Zelai Ariztin jarrita egongo den postura!!