Trafikorik gabeko 75-150 metro inguruko aldapa bat besterik ez duzue behar, beste guztiaz gu enkargatuko gara. Babesak, bihurguneak, kaskoak, goitiberak,... parte hartzaileak gora eta behera ibiliko dira etengabe nai adina jaitsiera errepikatuz.

Sputnik ekitaldiak bereziki gazteei begira antolatuak daude, baina horrek ez du esan nahi helduek ezin dutenik parte hartu. Zazpi urtetik gorakoentzat ekitaldi gomendagarriak dira hauek, iraupenaren arabera nahi aina aldiz gozatu ahal izango dute gora ta behera.

Ez dago irribarrik gabe gure goitiberetatik jaisten ez denik. Ekitaldi aktiboak dira eta ongi pasatzeko zein trebezi berriak hartzeko baliogarriak dira. Ikusleez ere bete izan ditugu ertzak tarteka, humore ona tarteko.

ZER KONTRATATZEN DUZU?

Ekitaldi Esklusiboak

Sputnik Goitiberen patentea daukagu eta munduan elkarte bakarra gara horrelako ekitaldiak egiten. Beraz, gure ekitaldi bat kontratatu ezkero, ekintza guztiz ezberdin eta errepikaezina izango duzu zure jaietarako.

Guztiz Seguruak

Segurtasuna helburu bihurtu da Maldan Beheran. Goitibera bakoitzak erresponsabilitate zibileko asegurua dauka eta egiaztapenak pasatzen ditugu ekitaldien aurretik. Kaskoak eta babesak ere gure esku egongo dira!

Inertzia Kirolei Laguntza

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara, beraz irabazi guztiak inertzia kirolak bultzatzeko erabiltzen ditugu. Goitibera lasterketak, Txapelketak, dibulgazio eta promozioa,... gure ekitaldi bat kontratatzean, honen parte aktibo bihurtzen zara.

EGUTEGIA / CALENDARIO

  • Maiatzak 3 : Santikutz Jaiak – Legazpi (Gipuzkoa)
  • Ekainak 8 : Hegialdeko Jaiak – Legazpi (Gipuzkoa)
  • Ekainak 15 : Urdaneta Ikastolako kurtso bukaera festa – Ordizi (Gipuzkoa)
  • Ekainak 30 : Dimako Jaiak – Dima (Bizkaia)
  • Uztailak 14 : Geltokiko Jaiak – Urretxu (Gipuzkoa)
  • Uztailak 20 : Bakio (Bizkaia)
  • Irailak 1 : Obako Sainduniak – Oba (Bizkaia)
  • Irailak 7 : Añorga Txikiko Festak – Añorga Txiki (Gipuzkoa)

SPUTNIK EKITALDIA KONTRATATU NAHI?

Idatzi inolako konpromezurik gabe

info@maldanbehera.com

helbide elektronikora eguna zein herria/jaia jarriz eta informazio guztia bidaliko dizugu dosierrarekin bat.