Salaketa: EHIKF-en jarrera Etxabarriko Jaitsieran

Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkarteak publikoki salatu egin nahi du atzoko egunez (2019ko Ekainaren 15ean), Etxabarriko San Antonio Jaietako Goitibera jaitsieran EHIKF-ek izandako jarrera, lasterketara Sputnik Goitiberekin gerturatu diren bi parte hartzaileekin.

Parte hartzaile hauek zuzenki izena emanda zeuden lasterketan, eguneko asegurua eskatu eta ordainduta. Proba egunean ordea, dortsal bila gerturatzean, parte hartzea debekatu diete. Nolabait, euren esanetan, Sputnik Goitiberak ez direla seguruak eta ez daudela egiaztatuak. Gainera, euren erreglamentuan debekua dutela diote. Dena gezurra, egiaztapenik ez bait da egoten euren azken lasterketetan eta erreglamenduan ez duelako alako ezer jartzen.

Horrelako jarrerek EHIKF – Euskal Herriko Inertzia Kirolen ELKARTEEN Federazioaren, hau da: BERAIEN, estatutuen punturik garrantzitxuenaren kontra jokatzen dute. Honakoa dio puntu horrek: “Inertzia kirolak eta hauek osatzen dituzten kirol modalitate guztiak sustatzea.”

Sputnik Goitiberak patentaturik daude eta onartuak izan dira edonon. Bai lasterketa eta bai erakustaldietan ikusi izan da urteetan zehar ibilgailu oso seguruak direla. Gainera, Espainiar Inertzia Kirol Elkarteen Federakuntza (FDI) aurtengoan kategoria ofizialki moduan onartu dituzte batzarrean.

Argi dago EHIKF-ek gure aurka egin nahi duela beste behin ere. Urteetan erakutsi dute guganako amorru eta gorrotoa. Erakutsi duten bezala ez direla kapazak euren jarduera behar den bezala aurrera eramateko. Honakoa, beste adibide bat besterik ez da izan. Adibide penagarria tamalez.

Benetan hau al da inertzia kirolak maite dutenek nahi dutena? Goitibera hauek arriskutsuak direla diote. Zer ez dute esango orduan Longboard, StreetLuge, Patinak eta horrelakoetaz? EHIKF-en argudioak ez du inolako zentzurik.

Horretaz gain, Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkarteak sinatutako textu hau gure Facebookean publikatu orduko gezurretan hasi dira beste behin. Euren inkonpetentzia justifikatu nahiean. Ez hori bakarrik, gure kideetako batek ere mehatxuak jaso ditu euren lehendakariaren izenean WhatsApp bidez. Nora iritxi nahi dute?

Guk argi utzi nahi diegu entitate hau kontratatzen dutenei zein den euren lan egiteko modua. Lasterketen antolatzaileaz barre egin dutela, euren herrietan proba bat aurrera ateratzeko lanak egin eta gero, probaren boterea hartuz asesoramendurako elkarte soil bat direlarik. Kaltetuak, betiko moduan, lasterketak eta parte hartzaileak izaten dira.

Argi utzi dute beste behin ere euren inkonpetentzia. Argi utzi dute ez dutela gustoko egiten dutena. Berdin zaiela Goitiberak eta honen etorkizuna. Urte askotan zehar beste pertsona askok egin duten lana zapuzteko besterik ez daudela. Euren onerako gauzak egiteko besterik ez.

Sinatua:
Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkarteko batzordea.