Proposamen Gutuna EHIKFri

Asteburu honetan EHIKFek bere urteko batzar orokorra ospatuko du. Maldan Behera inertzia kirolen elkarteak ondorengo gutuna bidali dio Elkarteen Federakuntzari ondorengo proposamenekin.

Espero dugu, gurekin daukaten lehia alde batera uztea eta proposamenak kontuan izatea inertzia kirolen eta parte hartzaile zein lasterketen onerako.

 

Legazpin, 2020ko Martxoaren 4ean

EHIKF – Euskal Herrriko Inertzia Kirolen Elkarteen Federazioko kideei:

Asteburu honetan, Martxoak 7, Bergaran ospatuko duzuen urteko batzar orokorraren harira idazten dizuegu. Zuen deialdira ezin izango garenez azaldu eta goitibeheren mundua den bezalakoa izaten jarrai ez dezan nahi dugunez, Maldan Behera inertzia kirolen elkarteko kide guztiek adostutako proposamenak bidaltzen dizkizuegu bertan:

  • Parte hartzaileen urteko aseguru guztiak zuen probetan onartzea.

Azken urteetan geroz eta urteko aseguru baliagarri gehiago daude inertzia kirolen munduan estatu mailan. Kanpotik ikusten dugu nola horietako batzuei, gehiengoan, trabak jartzen dizkiezue hauen kontratatzaileak zapaldu nahian. Hala ere, egoera honekin lortzen den bakarra pilotuen aurka egitea da, parte hartzea oztopatuz.

  • Zuen asegurua lasterketa guztietan baliagarria izan dadila.

Zuen asegurua kontratatzen dutenek, sarri eguneko asegurua kontratatu behar izaten dute euren inguruko lasterketetan parte hartzeko. Egoera honek, jasan behar ez luketen gastu bat egitera derrigortzen diete.

Aski dakizue lasterketa hauek aseguruak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela (ardura zibileko asegurua, anbulantzia eta bide mozketa baimena). Zergatik orduan zuen bezeroak diren parte hartzaileei oztopoak jarri? Ez al zaudete inertzia kirolak bultzatzeko?

  • Sputnik Goitibera kategoria bezala onartzea.

Iazkoan Inertzia Kirolen Elkarteen Federakuntza guztietara eskaera bidali genuen Sputnik goitiberak kategoria bezala onartuak izateko eskaera. Eskaerarekin batera Araudiaren proposamena ere bidali genuen.

FDIk, zuek ez bezala arazorik gabe onartu zuen. Bainan EHIKFek, eskara hau ez onartzeaz aparte, proba batean honelako goitibera bat zeraman parte hartzaile bati irteera hartzea debekatu zion. Ez dugu inolaz ere ulertzen horrenbeste oztopo, argi geratu denean ibilgailu guztiz seguruak direla eta erabilerarako aproposak.

Espero dugu oraingoan gure proposamenak kontuan izatea eta honela, denon artean, inertzia kirolak eta goitiberaren ingurua aurrerantz joatea.

Zorte on denboraldi berriarekin.

Maldan Behera inertzia kirolan elkarteko kideak.