Martxoa ere lanean hasi dugu Maldan Beheran

2020. urtea notizi paregabe batekin hasi genuen, nola Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkarteak beste elkarte batzuekin zein pilotu eta antolakuntzekin elkarlanean Euskal Inertzia Kopa martxan jarriko genuela aipatuz. Eta gerora isilik egon garen arren, ez gara gelditu.

Iadanik sei lasterketa dauzkagu kopa berri honen egutegian konfirmaturik eta oraindik ere gehiago lortzeko prozesuan gabiltza. Gaurkoan adibidez, martxoari hasera emateko beste udaletxe batekin elkartuko gara proiektu berri bati forma eman nahiean.

Legazpi, Betelu, Mutriku, Erandio, Sopuerta eta Izarra-Urkabustaiz dira gaurkoan www.euskalkopa.com zein www.fotomotor.es webguneetan igota ikusi ditzazkegun goitibera lasterketak.

Legazpikoa, gurea, izango da Maiatzaren 9an Euskal Inertzia Kopa estreinatuko duen lasterketa. Ihazko Europako kopa eta ibilbide luzatua batera laga eta lehengora itzuliko da Aztiriko ibilbidea.

Betelu izango da momentuz bigarrena, Ekainaren 27an. Duela urte batzuk estreinakoz egin zen lasterketa ikusgarri hau eta berriro egutegian jartzea lortu dugu. Hormigoizko jaitsiera jirabiratua izango da Nafarroakoa. 2016 urtean lehen 4 sailkatuak segundu erdian sailkatu ziren 45 segunduko jaitsieran.

Mutrikukoa lasterketa berria izango dugu. Kalbarioko jaitsierarekin nahikoa ez eta Tranpan Behera Elkarteak zein Udalak proba ikusgarri bat antolatzeko lanetan hasi dira Maldan Beheraren asesoramendu eta kudeaketarekin. Lanak aurrera doaz eta Uztailak 18an ikusiko duzue emaitza. Seguru gauze guztoko izango duzuela!

Jaialdi inertzia kirolen elkarteak antolatutako Erandioko lasterketa beteranoak, Sopuertako La Letxuga Jaietako jaitsierak eta Izarra Urkabustaizko herri ibilbideak osatzen dute egutegia gaurko egunez. Mota guztietako ibilbideak dituen txapelketa ikusgarri bat osatuz.

Hauetaz gain, apirilak 25-26rako buru belarri lanean gabiltza Freeride-Egonaldi bat antolatzen Arratiako Goitibehera zaleekin batera. Laister, baimenak eskuan izan orduko jakingo duzue zehatz non izango den.

Espero dugu hilabete honetan zehar beste hainbat lasterketa konfirmatu ahal izatea. 3 Udaletxerekin bildu gara dagoeneko proba berriak zuengana ekarri asmoz eta gainera gaur egun iada euskal eremuan antolatzen diren beste bi lasterketekin harremanetan gaude.

Gogoratu bide batez, Euskal Inertzia Kopan parte hartu ahal izateko aseguru guztiak onartuak izango direla, beti ere kontratatzailek baimen sinatua ematen duten bitartean. Hala ere, oraingoz soilik Espainiako inertzia kirolen federakuntzak (FDI) eman du hontarako baimena. Ez itxaron azken unerarte eta eskuratu ezazue euren urteko asegurua, gainera baldintza onenak eurek dituzte eta.

Bien bitarte, ez utzi www.euskalkopa.com webgunea eta gure sare sozialak bisitatzeari, bertan joango gara eta informazio guztia gehitzen.