Legazpiko Goitiberak 2018

Legazpiko Goitibera lasterketak Euskal Herriko Inertzia Kirol proben denboraldia estreinatuko du maiatzaren 5ean.

Seigarren urtez, Legazpiko Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkartea izango da Legazpiko Goitibera lasterketa aitzindaria antolatuko duena. Aurtengoan, maiatzaren 5ean, 15.30ean hasita, eta iazko formula arrakastatsuari eutsiz, Aztiritik behera egingo dute. Hurrengo egunetan maldanbehera.com gunean ezarriko da araudia eta, apirilak 2, astelehena izango da izen ematearen irekiera webgune berean.

Aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da eta, hala egiten dutenek, segurtasun araudiak bete beharko dituzte. Gainera, goitiberarik ez dutenek ere jaisteko aukera izango dute aurtengoan, antolatzaileek euren Sputnik Goitiberak jarriko baitituzte alokagai behar dutenentzat. Umeentzako Sputnik goitibera ekitaldia ere izango da aurtengoan, maiatzaren 3an, Serenaneko aldapan.

Bukatzeko, Maldan Behera elkarteak Legazpiko Udalaren zein babesleen laguntza goraipatu nahi ditu, eta eurek gabe proba aurrera eramatea ezinezkoa izango zela onartu.