Julen Agirreburualde eta Josu Mendizabal europako txapelketan

Legazpin lehenengoz Europako Koparako baliogarri izan den proba bat antolatu ostean, Europako Txapelketan lehiatzea jarri dugu helburu berriro ere. Pfaffenheim (Alsazia, Frantzia) herrian lehiatuko da hau Uztaileko azken asteburuan.  Bertan, Maldan Behera Elkarteko Julen Agirreburualde izango da Tranpan Behera Elkarteko Josu Mendizabal mutrikuarrarekin batera.

Hirugarren aldia izango da Agirreburualde Europako Txapelketan lehiatuko dela (2015 Edolo, Italia eta 2016 Trois-Ponts, Belgika) bainan aurtengoan kategoria eta ibilgailu berri batekin lehiatuko da. 2018ko maiatzean Legazpiko Goitibera lasterketan estreinatutako Carrioli C7 kategoriko goitiberaz hain zuzen ere.

Ihaz modalitateko Espainiako kopa irabazi ostean Jon Astui kopilotu zuelarik, Inertzia Kirolen Europako txapelketarako sailkatu da gure pilotua. Hala ere, Alsaziako proban, kopilotu lanetan ez da Astui ibiliko. Josu Mendizabal Mutrikuarra izango da goitiberaren balaztak hartuko dituna. Josuren bigarren proba izango da Julenen kopilotu bezala bainan entrenamendu pare bat egin ostean bikotea seguru eta konfiantzaz lehiatzeko sentitzen da.

Biek ia ezinezkoa ikusten dute aurreneko postuetan lehiatzea, horregatik ikastea eta esperientzia hartzea izango dute helburu eta lehen 15 sailkatuen hartean izatea pozgarria litzatekeela diote.

Josuren lehen aldia izango da Europako txapelketa batean. Legazpiko Europako kopa lehiatu zuen bainan ez zituen bertarako puntuak bildu Neumatika Gx kategoria ez delako baliogarri bertan. Julenek aldiz, 12. Postua lortu zuen bere azken Txapelketan eta 5. 2017an Suitzan lehiatu zuen Europako Kopan.