II. Gurutzetako Goitibera jaitsiera

Maiatzaren 12an ospatuko da Gurutzetako II. goitibera jaitsiera bertako jaien egitarauaren barruan. Ihazkoan bezala, lasterketa hau Maldan Behera inertzia kirolen elkarteak kudeatuko du Espainiako inertzia kirolen federakuntzarekin batera.

Lasterketari goizeko 10:30tan emango zaio hasera eta izen emateak hurrengo egunetan jarriko dira maldanbehera.com eta www.fotomotor.es webguneetan.

Parte hartzeko, derrigorrezkoa izango da aurre izen ematea egitea eta asegurua edukitzea. Maldan Beherak, asegurua ez dutenentzat eguneko asegurua ezarriko du. Gainera, Sputnik Koparako proba baliogarria izango da hau ere eta alokairuan izango dira Sputnik Goitiberak.