Gurutzetan Goitiberak, euriaz bainan giro paregabean

Maiatzak 13an ospatu zen Gurutzetako Goitibera lasterketaren lehen edizioa. Horretarako, bertako jai batzordeak Maldan Behera inertzia kirolen elkartearen laguntza izan zuen partaideak aseguratu ahal izateko, komisarioen materialekin eta probaren asesoramenduan. Eta noski, ezin izan ginen parte hartu gabe geratu.

Eguna euritsua izan bazen ere, aurreko egunean Ramalesen izan ziren ur-potzuak ez ziren nagusi izan eta proba oso giro onean hasi zen 16 partaideekin. Ibilbidea publikoz gainezka eta etengabe animatzen, komisario eta antolakuntza bikain bere lanean eta gu, geureak egiten.

Aaron Delgado izan zen aurrenekoan denbora onena egiten Grabity Bikearen gainean eta Legazpin Txapeldun suertatu ziren Alfonso Anaiak bigarren. Julen Agirreburualde hirugarren azkarrena izan zen bere C8 ibilgailuan eta Unai Ramos, beste Maldan Beherako kidea laugarren postuan. Unai Loyola Arratiarra, bere linea patinen gainean izan zen beste “Eliteko” partaidea eta bostgarren postua osatu zuen entrenamendu mangan.

Aitor Garcia eta Unax Salas gaztetxoek, Sputnik Goitibera bana hartuta egin zuten lasterketa. Aipatzekoa Aitorrek izan zuen kolpea lehen jaitsiera ofizialean, hala ere minik hartu gabe bainan beldurrez ezin izan zuen proba amaitu.

Lehen Ofizialean aldaketarik ez lasterketa buruan, Aaron lehendabiziko postuan faborito nagusi bezala. Gure taldekideak diren Agirreburualde bigarren sailkatu zen eta Ramos hirugarren. Alfonsotarrek trompo baten ostean podiumetik kanpo eta Jaialdi Erandio elkarteko Orgatz Perez bere C10 goitiberan aurreneko bostak ixten.

Eta azkenekoan mahaiean kolpea jo zuten Alfonsotarrek garaipena lortuz. Pena, mahaiean jotzeaz aparte, helmuga pasa ostean izan zuten istripua, zortez minik gabekoa bainan goitibera kaltetuz. Aaron Delgado izan zen bigarren eta gure pilotuak Hiru eta Laugarren postuan hurrenez hurren.

Proba amaitzean sari banaketa egin zen eta pintxo eta edariekin alaitu zuten giroa egun zoragarri bati bukaera emateko.

Gurutzeta, ihur izan 2019an ere bertan izango garela!