Goitibera lehiaketa Legazpiko jaien barruan

Goitibehera lehiaketa maiatzaren 5ean izango dela iragarri dute Maldan Behera inertzi kirolen elkarteko kideek. Izan ere, apirila amaierako eta maiatza hasierako Santikutz jaien oihartzuna gero eta hurbilago entzuten da. Festetako ekintza zehatzetarako izen-emateak, entseguetarako deialdiak eta abar iragartzen ari dira jada.

Seigarren urtea da Maldan Beherakoek jaietan goitibera lehiaketa antolatzen dutela. Iaz bezala aurten ere Aztiritik behera egingo dute lasterketa, baina ez da Motxorroraino iritsiko. Aurtengo aldaketa da irteera 100 metro igo dutela zailtasuna gehitu nahian.

Izena emateko epea zabaldu dute eta maldanbehera.com webgunean egin daiteke. Legazpiarrak zein emakumezkoak parte hartzera animatu nahi dituzte eta ohi bezala haien aseguruak Maldan Behera elkarteak ordainduko ditu.

Santikutz jaietan egingo duten lehiaketa sortu berri duten Sputnik Koparako puntuagarria izango da. Halaber, Sputnik goitiberak alokatuko dituzte goitiberarik ez duenak alokatu ahal ditzan.

Legazpiko_Santikutz_jaiakSputnik Kopa eta Europa

Sortu berri duten Sputnik Kopaz gain, Maldan Beheratik aurreratu dute litekeena dela datozen urteetan Legazpiko proba Europako Koparako baliagarria izatea, gonbita jaso dute eta. Gonbidapena Europako nahiz Espainiako Goitibehera Federazioek egin diete. «Ohore bat izan da guretzat eta lanean jarraitzeko indarra eman digu», diote Legazpiko inertzia kirol taldetik. Maiatzaren 3an, Serenako aldapan, Sputnik ekitaldia egingo dute 16:00etan.

GOIERRIKO HITZA (Miriam Luki)