Gazteizko Goitiberak 2019

Hilabete bat falta da Gazteizko Goitibera Jaitsierarako. Aurtengoan internazionala izango da eta Maldan Behera eta Sputnik Goitiberen babesa izango du ekitaldiak.

Jaitsiera hau jai-giroan ospatzen da eta sekulako ibilgailu bitxiak ikusi daitezke bertan, ikusgarrienak akaso Banbuz eginiko Goitiberak.

Gu ere bertan izango gara, nola ez. Bi ibilgailurekin jaitsiko gara: Europako Txapelketan aurten erabiliko dugun Carrioli C7 egurrezko Goitibera eta Gazteizen bertan estreinatuko dugun BobCar C6 kategoriko bolidu azkar bat.

Ah! Eta nahi dutenek ere gure Sputnik Goitiberak erabili ahal izango dituzte!! Beraz jaitsi gabe geratzeko eskusarik ez duzue!