GARAIPENAK BINAKA MALDAN BEHERAN

Abuztuari bukaera emanez, Erandioko goitibera lasterketaren 44. Edizioa lehiatu da. Bertan Maldan Beherako kideek lasterketa eta bi kategoria irabazi dituzte.

Europar kopan, Suitzan, bosgarren egin ostean, Julen Agirreburualde goitibera pilotu legazpiarrak beste garaipen bat gehitu dio bere palmaresari Erandioko goitibera lasterketa irabaziz. Neumatika kategoriako garaipenaz gain sailkapen nagusia ere irabazi zuen zirkuitu bustian, bigarrenari 9 segundoko aldea ataraz.

Maldan Behera legazpiar taldeko kanpotarra izan zen, Unai Ramos Urnietarra hain zuzen, arinen kategorian garaipena lortu zuena. Unaik gainera hirugarren postua eskuratu zuen sailkapenean lasterketa zoragarria burutuz. Kategoria horretan hirugarren legazpiarra den Mahrez Djatit izan zen. Taldeko fitxaketa berriak erorikoa izan zuen jaitsiera batean eta ezin izan zuen postuetan aurrera egin, sailkapenean 5. geratuz.

Gaizka Calvo ere izan zen Skeleton batekin parte hartzen baina goitiberak irrist egin eta bazterra kolpatu zuen lehen jaitsieran. Horren ondorioz proba bertan behera uztea erabaki zuen.

Irailean, egutegia ekitaldiz bete dute Maldan Beherako kideek. 3an Iruñean erakustaldia egingo dute, gerora 9an Zizurkil eta 17an Errontegiko proban parte hartuz.