Julen Agirreburualde Goierrira GHiltza-n

Goierriko Hitza eta Goierri Irrati Telebistaren arteko lehen lankidetza dugu Goierrira Ghiltza saioa. 2017ko Urtarrilean Idiazabalgo Areto Futboleko neskak eta Julen Agirreburualde Goitibehera gidaria izan ditugu protagonista.


11´30″tik aurrera ikusgai

ALDAPAK JOLASTEKO DIRA

Legazpiko Maldan Behera kirol elkarteak Sputnik goitibehera merkaturatu du, finantzazio iturri modura. Kontinente guztietako haurrek, lehen eta orain, aldapak jolasteko erabili dituzte. Legazpiarrek hori berreskuratu nahi dute.

Leer mas…


MALDAN BEHERA, BAINA GORAKA

Kirola da, ala festetako ekitaldi zoro bat? Goitibeherei buruz hitz egitean, galdera soil horrek behin baino gehiagotan amaitzen du eztabaidarako gai izaten. Kirola dela defendatuko dute batzuek, prestaketa eskatzen duena, eta lehia bultzatzen duena. Beste batzuek, berriz, ikuskizuna eskaintzen duen ekitaldi baten modura ikusiko dute; eta gazteen ustezko erokeriarekin eta burugabekeriarekin lotzen duenik ere izango da. Legazpiko Maldan Behera elkarteak garbi du: kirola da. Gizarteak ere beraiek bezain garbi izan dezan dute helburu, eta, horretarako, hainbat ekintza antolatzen dituzte, haurrekin hasita.

Leer mas…


JULEN AGIRREBURUALDE: «EUROPAKO TXAPELKETA BESTE MUNDU BAT DA, ASKO IKASTEN DA»

 

Europako Inertzia Kirolen Txapelketan parte hartuko du Julen Agirreburualdek (1988, Legazpi), bigarren urtez. Belgikan jokatuko da aurten txapelketa, uztailaren 29tik 31ra.

Noiz eta nolatan hasi zinen goitibeherak gidatzen?

Txikitatik gustatu izan zait gurpil gainean ibiltzea: goitibeherak, bizikleta, kotxeak… Lehenengo goitibehera hamabi bat urterekin egin genuen, lagun artean. Denborak aurrera egin ahala, lagunak afizioa galtzen joan ziren, baina nik interesa izaten jarraitu nuen. Zumarragako festetan egiten zen lasterketa ikustera joaten nintzen, besteak beste. Hamasei urterekin parte hartu nuen nire lehenengo lasterketan, Urretxuko jaietan.

Leer mas…