Maldan Behera eta Alzola bat eginik

(EUS)
Maldan Behera Elkarteak bost urte bete ditu iada. Hori ospatzeko Maldan Behera Fest antolatu genuen eta gerturatu zirenek garagardoa eta jatekoez gain, munduko urik onena dastatu ahal izan zuten.

Aski erakutxi dugu, Maldan Beheran kalitatezko ekitaldiak egiten ditugula, horren seinale aurtengo Legazpiko Goitiberak – Speeddown Europa Cup, maila gorenean egotea. Kalitatezko goitiberak ere egiten ditugu, Sputnik Goitiberak, eta kalitatezko babesle eta produktuez inguratzen gara.

Alzola Basque Water ur minerala beste urte batez gure ondoan izango da kalitatezko helburuak lortu ahal izateko. Maldan Behera jaian bezalaxe, Europako Kopan parte hartzen dutenek edaririk onena izango dute eskura.

Eta ez ahaztu… Alzola botila bat, mesedez!

Leer mas…


Legazpi, goitiberen hiriburua

Europako Kopako proba jokatuko da apirilean, eta onena etortzekoa da, David Tack belgikarra.

Inertzia Kirolen Europako Koparako baliogarria den proba bat jokatuko da apirilaren 20 eta 21ean Legazpin. Beste hitz batzuetan esanda, Europako goitibera onenak lehiatuko dira Legazpin, eta aurreneko aldia izango da Espainiar Estatuan horrelako proba jokatzen dena. Maldan Behera taldearena da meritua Asteburu honetan festa egin da Legazpian, lehiaketaren antolaketa lanetarako dirua lortzeko. Duela bost urte erregistratu zen Maldan Behera taldea,eta kideak, batik bat, Goierrikoakdira. Buru, 30 urteko legazpiar batek egiten du, Julen Agirreburualdek.

Leer mas…


Julen Agirreburualderi elkarrizketa Kirolzalen

Julen Agirreburualde: «Motorrik gabeko 1 Formula txapelketa moduko bat dela esango nuke»

Umetan, ia ohartu gabe, lagunekin Legazpiko Itxaropena auzotik bere burua patinetean botaz, barru barruraino sartu zitzaion inertzia kirolen harra 30 urteko gazte legazpiar honi. Ordutik ia denetarik egin du mundu honetan, kirolari, antolatzaile, Maldan Behera taldeko sortzaile, lasterketa zuzendari… Bere azken erronka Europako Kopako proba bat etxera ekartzea da, apirilaren 20-21an antolatuko duen ikuskizunaren inguruan mintzo da.

Leer mas…


Maldan Behera elkarteak 5 urte

Iada Legazpiko goitibera lasterketaren antolakuntza hartu genuela zapi urte beteko dira aurtengoan, baina Maldan Behera inertzia kirolen Elkartea beranduago erregistratu zen. 2014 Urteko Otsailaren 22a zen, estatutuak eta beharreko denak hartu eta Iker Arizti lehendakari zelarik elkarte eraketa eskaera entregatu genuenean.

Bost urte iada… eta hori ospatu beharra dagoela jakinik, bertan dugu MALDAN BEhERa FEST!

Otsailaren 22tik 24era bitarte, Hegialden ospatuko dugu Musika, Garagardo eta Janariak osatuko duen festa. Gurea ez da Oktoberfest formatuko garagardo festa bat izango, Belgiar erako Beertent bat baizik.

Zuen zai egongo gara.


Euskaldunak maldan behera!

Maldan behera doaz euskaldunak. Urteak daramatzate maldan behera amiltzen. Eta azken boladan inoiz baino bizkorrago doaz maldan behera. Zer ari da gertatzen?

Goitibeherez ari naiz, nozki. Nik dakidala, gizarte-zientzilariek, oro har, eta ez gizarte-antropologoek soilik, ez dute arretarik jarri aspaldidaniko jarduera herrikoi horretan. Bertako bizimoduaren ulermen sakon eta zabala eskuratu nahi badugu, ordea, goitiberak ikertzea ez al da esate baterako sukaldaritza ikertzea bezain garantzitsua?

Jeremy McClancy
Goitiberen kirol-antropologia bat.

Leer mas…


2018 con buena nota para Maldan Behera

Hace ya quince días que finalizó la temporada con nuestro último evento “Izarrako Goitiberak”. Y también acabamos de realizar la asamblea y el balance anual de Maldan Behera, valorando el año como muy positivo.

Han sido un total de 2 carreras organizadas (Legazpi y Galdakao) y otras tres asesoradas bajo nuestra firma (Gurutzeta, Sopuerta e Izarra). Un total de cinco pruebas en las que hemos reunido 143 vehiculos participantes, asegurando con nuestro seguro de día la gran mayoría de los mismos.

Leer mas…


Finalizadas las Series de Resistencia

Este domingo 23 de Septiembre se celebraba la tercera y ultima ronda de las Series de Resistencia Museo y Circuito Fernando Alonso. Como ya sucedió en la primera ronda, Maldan Behera volvió a presentar equipo para disputar las seis horas de carrera sobre los Kart Sodi con motor de 4 tiempos.

Como aliciente, la prueba contaba con la presencia del doble campeón del mundo de Formula Uno Fernando Alonso, que compartió equipo con Angel Burgueño y Alberto Fernandez “Galle”.

Leer mas…


GDKO Irratia: Goitibeherak Galdakaon

Galdakaoko jaietan falta ezin den zerbait badago, hori goitibehera lasterketa da eta atzo izan zen aurtengoa. Pasa den mendeko 70. hamarkadaz geroztik ez dute hutsik egin goitibeherak Galdakaon, ibilbidea aldatu arren. Duela bi urte berreskuratu zen Elexalden hasi eta udaletxe aurrean bukatzen den ibilbidea, guztira kilometro batekoa eta bihurgune nahikorekin. Jende piloa bildu zen errepidearen ertzeetan ikuskizunaz gozatzeko.

Leer mas…


Automobilismo simulazioei ekin dite Maldan Beherakoek

Maldan Behera inertzia kirolen elkarteko kideak «saltsa berri» batean sartu dira Julen Agirreburualderen hitzetan. Aurretik automobilismo simulazioan aritu izan dira, baina etxetik; orain, ordenagailu ahaltsuagoa eskuratu dute eta metodoa sofistikatuagoa da. Baliabide horiekin guztiekin Internet bidezko automobilismo lehiaketatan parte hartzen ari dira eta, bide batez, Sputnik goitibeheren berri ematen ari dira.

Leer mas…