Alfonso anaiak garaile Legazpiko Goitibera proban

Arkaitz eta Xabier Alfonso Galdakaotarrak izan dira 2018 urteko Legazpiko Goitibera lasterketaren irabazleak. Lehen hiru sailkatuak 748 milesimako tartearekin gerditu zuten erlojua. Lehen Emakumezkoa Arlene Etxaburu Mutrikuarra izan zen, sailkapeneko laugarren postuan eta lehen Legazpiarrak Julen Agireburualde eta Gaizka Calvo euren C7 goitibera berriarekin.Entenamendu jaitsierari 16:15etan eman zion hasera Maider Lazaro zortzi urteko neskatilak, errodamentuzko kategorian goitibera bakara izan zelarik. Iada lehen jaitsiera honetan aurrean ibiliko zirenak argi utzi zuten euren irabazteko asmoa eta horren seinale Alfonsotarrek eginiko denbora, 1:53.939 Aztiriko 1800 metroak egiteko. Aipatzekoa da, denbora horrek ez zuela sailkapenerako balio eta era berean egun osoko azkarrena izan zela.

Lehen jaitsiera ofizialean Gazdakaotarrak nagusi, Ioritz Aranuren eta Unai Biain Oñatiarrak bigarrenak zirelarik eta Kantabriako Fernando Diaz  bere Sejkora C4 goitiberarekin hirugarren sailkatu ziren, hiruak segundu erdiaren barruan. Sei segundu atzerago ziren hurrenak orden honetan; Josu Mendizabal, Jose Luis Foronda, Roberto Isla, Oier Mendizabal / Arlene Etxaburu eta Julen Gonzalez ( Lehen Grabity Bikea) bost goitiberak segundu berean ere.

Julen Agireburualde eta Gaizka Calvo Maldan Beherako kideak iada lehen Legazpiarrak ziren 11. postuan denborak jaitsieraz-jaitsiera hobetuz euren ibilgailu berriaz. Ibilgailu hau, Espainian den Europar kategoriko lehen Carriolia da da eta bi kide behar ditu gidatzeko, aurrena direkzioan eta atzekoa berriz frenuetara. Guztia egurrezkoa eta gurpilak goma gogorrekoak ditu. Soilik llantak eta ejeak izan ditzazke metalezkoak eta zentimetro bat baino gutxiagoko torlojuak behar ditu izan. Direkzioa polea eta soka bidezkoa da nahiz eta bolantea izan eta balaztak egurra eta gomazkoak asfaltuari eraginda.

Azken jaitsieran Oñatiar bikotea zen lehena helmugaratzen bainan ez zuten nahikoa izan garaipena lortzeko. Geroago, nola Fernando Diazek hirugarren postura bidaltzen zituen ikusi behar izan zuten. Garaipenean berriz, Xabier eta Arkaitz Alfonso anaiak. Oier Mendizabal eta Arlene Etxaburu izan ziren laugarren eta azken hau lehen neska bost partaideen artean. Roberto Isla izan zen bostgarren sailkatua atzetik aurrerako lasterketa dotorea eginez.

Grabity Bike kategorian Julen Gonzalez gipuzkoarra izan zen garaile 0,011 segunduko aldea ateraz Francisco Martinez kantabriarrari. Hirugarrena kategori honetan Legazpiko Gorka Langarika izan zen. Badegu etorkizuna herrian!

Sputnik kategorian partaide bakarra asturiastik etorritako Jorge Menendez izan zen beraz berak eraman zituen garailearen saria eta Sputnik kopako lehen puntuak.

 

SAILKAPENAK IKUSGAI: http://fotomotor.es/competicion/1576/clasificacion/