IVAN SANCHEZ AZKARRENA LEGAZPIKO GOITIBERA PROBAN

Legazpiko V. Goitibehera proba jokatu dute asteburuan, Aztiria eta Motxorro artean. Guztira 47 lagunek parte hartu dute; publiko aldetik ere, jende dezente gerturatu zen, “espero baino gehiago” antolatzaileen esanetan. Istripurik ez zela izan eta “dena ondo” joan zela ere azaldu dute.

Lasterketan azkarrena Ivan Sanchez (Kantabria, Espainia) izan zen, bere ‘bala’ itxurako goitibeherarekin. Bigarren, Trapagarango Felix Delgadok egin zuen, eta hirugarren Miguel Igual eta Benjamin Expósito kantabriarrek. Emakumezkoetan, Arlene Etxaburu mutrikuarra izan zen azkarrena.

Legazpiarren artean, Julen Agirreburualdek egin zuen denborari onena, baina “nazional mailako pilotua” denez, Mahrez Djatit izan zen saria eraman zuena.

Proba antolatu duen Maldan Behera elkartekoak ere gustura agertu dira aurtengo edizioarekin, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete babesleei, laguntzaileei, Aztiriako bizilagunei eta Legazpiko Udalari.

GOIERRIKO HITZAKO ALBISTEA