JULEN AGIRREBURUALDE 12. EUROPAKO TXAPELKETAN

Uztailaren azken asteburuan jokatu da Belgikako Trois-Ponts herrian Inertzia Kirolen 34. Europako Txapelketa. Bertan, Julen Agirreburualde legazpiarra lehiatu da eta 12. postua lortu du C8 kategorian.

Bi eguneko lasterketa da Speeddown Europar Txapelketa. Bertan Europako zortzi herrialdetako partaideak lehiatzen dira eta aurtengoa, Belgikan lehiatua, 34. edizioa izan da. 180 partaide izan dira denera, kategoria ezberdinetan bananduak. C4, C6 eta C8 izan dira kategoria jendetsu eta lehiatuenak eta azken horretan lehiatu da Julen Agirreburualde. Entrenamendu manga bat eta hiru ofizial izaten dira eta emaitza, bakoitzaren bi jaitsiera onenak gehituta erabakitzen da.

Igandean, goizeko euripean jokatu zen bigarren jaitsiera ofiziala eta honek Julen 10. postura altxatu zuen. Baina errepidea lehortu eta ezin izan zion atakeari eutsi. Azkenik, 12. postu apartarekin konformatu behar izan du legazpiarrak. Orain arte, euskaldun zein espainiarrek lortutako onena helduen arloan.

Aipatzekoa da gainera, 11. postuarengandik 0.02 segundoko aldera geratu zela Julen, bi jaitsiera gehitu ostean. Alde oso estua benetan!

Orain, abuztuan, Maldan Behera taldeak deskantsurako tartea hartuko du eta irailean Sputnik Ekitaldiei, hauen sorkuntzari eta lasterketei segida emango die.