EUROPAKO SPEEDDOWN GIDARIRIK ONENAK LEGAZPIN IZANGO DIRA APIRILAREN 20 ETA 21EAN

Maldan Beheraren eskutik, Aste Santuetarako plan berritzaile bat izango da Legazpin, Europako Speeddown edo Inertzia kirolen Euorpako Kopa jokatuko da eta.

Izen hauek arrotz xamarrak izan daitezke jende askorentzat, baina askoz etxekoagoak goitibeheren inguruan ari garela esango bagenu. “Zuk zeuk egin” filosofia erabat ahaztu gabe, Speeddownek ibilgailurik sinpleenetik, hala nola patinen jaitsiera edo Sputnik kategoria, eta momentuko materialik onenekin egindako motorrik gabeko ingeniaritzako artelanak biltzen ditu.

Leer mas…