Legazpiko goitibera proban bolondres izan nahi?

Dakizuenez, datorren Apirilaren 20 eta 21ean inertzia kirolen europako kopa izango dugu gure artean. Europa osotik iritsitako 70 parte hartzaile baino gehiago izango dira Aztiriko maldan behera eta hau ondo irten dadin ezinbestekoa dugu bolondresen laguntza.

Maila goreneko goitibera ekitaldi hau aurrera atara ahal izateko komisarioak, remonteak, zaindariak, muntaketarako jendea,… behar beharrezkoa da. Halaber, gerturatzen den publikoa egoki zaindu beharra dago eta informaturik izan une guztietan.

Eskatzen dugun bakarra presentzia egokia, konpromezua eta puntualtasuna izatea besterik ez da. Gure aldetik aldiz, bolondres guztiei euren funtziorako beharrezko informazioa eta materiala jarriko diegu.

Nola ez, bolondres guztiak antolakuntzaren parte izango direnez, Larunbateko zein Igandeko bazkarietara gonbidatuak izango dira.

Beraz Europako Speeddown Koparako baliogarri izango den Legazpiko Goitibera lasterketan bolondres izan nahi baduzu, datorren Apirilaren 20 eta 21ean, idatziguzu info@maldanbehera.com helbidera.

Animatu eta izan bolondres!