JULEN AGIRREBURUALDE: «EUROPAKO TXAPELKETA BESTE MUNDU BAT DA, ASKO IKASTEN DA»

 

Europako Inertzia Kirolen Txapelketan parte hartuko du Julen Agirreburualdek (1988, Legazpi), bigarren urtez. Belgikan jokatuko da aurten txapelketa, uztailaren 29tik 31ra.

Noiz eta nolatan hasi zinen goitibeherak gidatzen?

Txikitatik gustatu izan zait gurpil gainean ibiltzea: goitibeherak, bizikleta, kotxeak… Lehenengo goitibehera hamabi bat urterekin egin genuen, lagun artean. Denborak aurrera egin ahala, lagunak afizioa galtzen joan ziren, baina nik interesa izaten jarraitu nuen. Zumarragako festetan egiten zen lasterketa ikustera joaten nintzen, besteak beste. Hamasei urterekin parte hartu nuen nire lehenengo lasterketan, Urretxuko jaietan.

Leer mas…